XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan orrekin aulki berexia irabazi zuen Euskerazaintza delako elkartean.

Paulin egun artan, euskeraren zaindari ta aldezlari gartsua bezala agertzen zitzaigun: Euskeraren APOLOGISTA bezala zetorkigun.

Zerabilkin gaia auxe zen, EUSKERAREN EGOKITASUNA.

Euskera goraipatu nai zigun.

Ara asmo mardulenak: Euskera jatorra ta ederra da.

Dialektoa deitzen diotenean, barrena lertzen zaio.

Ezagutzen dugun izkuntzetatik zarrena dela ondo azpimarratzen du.

Euskeraren berexitasuna ontzaz ematen du.

Euskeraren jatortasunik aundiena bere aditza dela erakusten digu.

Euskal erri-elertia oso gora jasotzen du, baita gure idazle ezagunenak.

Paulin Solozabal'ek, bere lana ulertzeko giltza, itzaldi onetan ematen digu.

Euskeraren edertasuna, danez gain, al den obekiena nai luke abestu.

Orixe bera da egiten duna, bere lan guztian, asieratik bukaera arte.

Orixe bera da gure erri xearen oitura.

Erriarekin bat egiten du ta orrek ematen dio atsegiña.

Erritik sortua, erriaren atsa darabilki.

ARRAITZ liburu berria, erriko semeak etxera daramakitela ta an irikita, naiko atsegiña artuko dute irakurtzen, bizkaieraz euskeraren zoria.

Nola neurtu idazlearen lana?

Amabi liburu oietan itz asko daude euskeraz ta galdera bat datorkigu burura: Lan orren garra zertan datza?

Galdera bera egin genion idazle berberari.

Paulino kezkaturik zegoen asmo orrekin.

Gizon apala da ta Orixe il aurretik, gizon guztiz argi au ikustera joan zen, eta idatzitako azkeneko olerkiak eraman zizkion erakusteko.

Paulino'k galdetu zion: Zer diozu nere olerkietaz?

Jainkotxikiak dire oiek, izan zen Orixe'ren erantzuna.

Eta jarraitu zuen: Oraingo olerkariak galduak daude, txepelak dire.

Gertakizun au maiz aipatzen du Paulin'ek.

Nere ustez, Paulin'en lana aztertzeko beste bide bat artu bear da.

Elerti aldetik, jakintsu-mailan ezin dezakegu jarri.

Ez da larrain ortan sartzen.

Paulin'en lanari, oso osorik, erri-elertiaren maila egokitzen zaio, eta neurri ortan zer ikusi aundia dauka; erri-alorrean jaiotzen da ta inguru ortan gelditzen zaigu.

Erriaren aurrean gure izkuntzaren edertasuna aitortzen du, irule batek subazterrean oialak eskuz eiotzen ditun bezala; garbi, lirain, sendo.

Maila orretan bertan sartzen da Paulin'en lana.

Erriko oiua erritik jasotzen du zuzen zuzenean eta erriari itzultzen dio berriz.

Lan ori atsegin zaiola gure idazleari ikusten da, garbi asko.

Gainera, itzak neurtzeko errextasuna dauka.

Esaldiak eiotzen yayoa da.

Lan ori egiten atsegin zaio.

Bidaltzen duen mezua erriak ulertzen du berealaxe

Orrelako gizonak sortu dute gure erri-literatura aberatsa.

Maila onetan dabillela Paulin Solozabal'aren lana, ikusten da.

Neurri ortan langille emankorra dugu, benetan yoria.

Nor dugu idazlea?

Etxebarria delako errian jaio zen, Azilondo baserrian, 1912'garren urtean.

Ikasketak, Durango, Kastillo-Elejabeitia eta Gazteiz'ko apaiztegian egin zituen.

Bergara'n apaiztu zuten 1939'garren urtean.

Apaiztu ondotik, Lauzurika'k abade berriei iru motako zinketa eginarazi zien: bat, Euzkadi'k ez dula egitan iraungo; bi, Españi izango dela aberri bakarra; iru, España'ren alde itz egitea.